Espediente lekualdaketa
Ikasleek espediente lekualdaketa eskatzeko eskubidea dute etxebizitza, lan leku, ikaste leku aldaketagatik edo espedientea jasoko duen Zuzendaritza Taldeak nahikotzat jo dezakeen beste arrazoiren batengatik. Kasu hauetan ikasleak aldaketaren destino izango den HEO-ean ofizialtasunerako eskubidea mantenduko du.
Espediente lekualdaketa modalitate bi daude:
-
Indarreko matrikularen lekualdaketa (ikasleak uneko ikasturteari dagokion matrikula ofiziala beste HEO batean formalizatu du jadanik).
-
Ohiko lekualdaketa (ikasleak uneko ikasturteari dagokion matrikula ofiziala ez du formalizatu beste HEO batean)
Indarreko matrikularen lekualdaketa
Indarreko matrikularen lekualdaketa azaroaren 15etik aurrera eskatu ahal izango da, aldaketa Lurralde Historiko batetik bestera ez bada egiten, azken kasu horretan klaseak hasten diren egunetik eska baitaiteke. Halere kasu bietan ikaslea Eskola berrian lekurik balego bakarrik sartu ahal izango da.
Ohiko lekualdaketa
Matrikula ofiziala hasi baino lehen eskatu beharko da.
Lekualdaketa Ordiziako HEO-etik beste eskola batera eskatzeko interesa duen ikasleak faxez (943805857), posta elektronikoz (eoiordiziaheo@gmail.com) edo posta arruntaren bidez (beti ere NAN-aren kopia bat gehituz), eskaera inprimakia betetzeko Eskolako Idazkaritzan bertaratuz egin dezake, edota on-lineko idazkaritza bitartez.
Eskola-agiria aldatzeko eskaera
ARTXIBOAK NOLA DESKARGATU
Artxibo batzuk PDF formatuan dauzkazu.
Acrobat Reader behar duzu ireki ahal izateko. Ez badaukazu, hementxe deskargatu.