2022-2023 matrikula ofizialaren informazioa

Nor matrikula daiteke? 

2021-2022 ikasturtean zehar ikasle ofizialak izan direnak eta pertsona berriak. 

Noiz? 

Irailaren 1etik 16ra, 13:00ak arte. 

Iraileko deialdiaren azterketa egin behar badut, irailaren 14tik aurrera egingo dut matrikula eskaera, emaitza argitaratu ondoren. 

Lau deialdiak agortu baditut, aparteko deialdia eska dezaket, horretarako Eskolara joan behar naiz eskaria egitera, irailaren 16tik irailaren 29ra, 13:00ak arte.   

Behin matrikula-eskaera egiteko epe ofiziala bukatuta, epez kanpoko eskaera egin dezaket irailaren 16tik,  13:00etatik, irailaren 29ko 13:00etara. Eskaera hori ere on-line egin beharko dut eta egingo den bigarren esleipenean parte hartuko du, betiere plaza hutsik geratzen bada. Bigarren esleipenaren datak ikusi: https://www.euskadi.eus/heo/   → Matrikula Ofiziala →  Egutegia 

Non? 

Elektronikoki egin behar dut, bide hau jarraituz: https://ikasgunea.euskadi.eus/eu 

Ikasgunea erabili ahal izateko, derrigorrean erregistratuta egon beharko naiz plataforman. Hori egiteko erabiliko dut baliozko identifikatzaile bat, hauen artean:   

- NAN – Nortasun Agiri Nazionala, edo
- AIZ – Atzerritar Identifikaziorako Zenbakia, edo
- HNA – Hezkuntza Nortasun Agiria (Ikaslearen Zenbakia)

Eta baliozko posta elektronikoa eta pasahitza (datu horiek behar izango ditut geroago plataformara sartu ahal izateko)

Orain arte pasaportearekin edo NAN eta AIZ ez den beste edozein identitate-dokumentua erabiliz matrikulatu banaiz, derrigorrean HNArekin (Ikaslearen Zenbakiarekin) erregistratu beharko naiz Ikasgunean. HNAa ez badaukat, eskolan eskatu beharko dut.   

Matrikula aplikazioa Ikasgunearen barruan dago. Ikasgunean sartu ahal izateko, plataforman erregistratzeko emandako posta elektronikoarekin eta pasahitzarekin egingo dut. 

Eta adingabea banaiz, nola egingo dut nire eskaera? 

Kasu horietan, tutorea izango da Ikasgunean erregistratuko dena, dagozkion gakoekin. Ikasgunean sartu eta eskaeren eta HEOen menua aukeratzean, koadro bat agertuko zaio tutoreari, bere izena eta bere ardurapeko adingabeen izena adierazita. Une horretan, eskaera egin nahi dion adingabearen izena aukeratu behar du.

Baina, ez dakit zein mailatan matrikulatu, zer egingo dut? 

Ez badakit zein mailatan egin matrikula, mailaketa probak egitea komeni zait. Horiek non kokatu lagunduko didate. Probak Eskolako web gunean edo  https://www.euskadi.eus/heo/ → Mailaketa probak tokian aurki ditzaket. 

Probak egin eta zuzendu ondoren, lortutako puntuazioaren arabera, proba berean gomendio batzuk aurkituko ditut: maila beheragoko edo goragoko proba egin, edo zein mailatan egin behar dudan eskaera. 

Eta ikasle ofiziala banaiz…. 

Dagokidan kurtsoan emango dut izena , gainditutakoaren hurrengoan. 

Aurkeztu behar dut dokumentaziorik Eskolan? 

Irailaren 16ko 13:30ak arte aurkez ditzaket dokumentuaren fotokopia eta originala hurrengo egoeratan banago: 

- Familia ugariko egoera EAEtik kanpo lortu badut, baita ere, nahiz eta Erkidegokoak izan eta titulua dudala adierazi, aplikazioak agertzen badu dokumentazioa aurkeztu beharra dagoela. 
- Desgaitasun-egoera alegatu badut.  - Terrorismoaren biktima banaiz. 
- 2021/22 ikasturtean zehar irakaslea izan banaiz, ikastetxe pribatu batean edo unibertsitatean, bai publikoan bai pribatuan. 
- EAEko kanpoko HEOetako ikasle ofiziala banaiz. 
- Hezkuntza-premia bereziak baditut eta eskabide orrian eskoletarako edo/eta azterketarako laguntza eskatu badut. 

Dena den, onartu eta ez onartuen behin-behineko zerrendak kontsultatu behar ditut eta hor egiaztatu beste dokumenturik ez dudala aurkeztu behar eta eskaeran alegatu dudan guztia hartu dela kontuan baremazioan. Horrela ez bada, erreklamazioa jarri behar dut Ikasgunean, irailaren 20tik 21era bitartean,  14:00ak arte. 

Nola jakingo dut onartua izan naizen? 

Irailaren 20ean argitaratuko ditugun onartuen eta ez onartuen behin-behineko zerrendak kontsultatuz:  https://ikasgunea.euskadi.eus/eu

Eta irailaren 23an Ikasgunean argitaratuko dira onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak. 

Eta onartua izan ondoren, zer egin behar dut? 

Ordainketa egin behar dut irailaren 23tik 26ko 23:59ak bitartean, 72,36€, hemen sartuz:  https://ikasgunea.euskadi.eus/eu 

Ordainketa honela egin ahal izango da:

- on-line: ordainketa norberaren ordenagailutik egingo da, kreditu-txartelaren bidez edo banka elektronikoko sistemaren bidez.     

- off-line: norberaren ordenagailutik ordaintzeko errekerimendua inprimatu behar da, eta dokumentu horrekin finantza-entitate batera  edo kutxazain automatikora jo ordainketa egiteko. 

Ordaintzetik salbuetsita dauden pertsonek, matrikula-kopurua ordaindu behar ez badute ere, aplikazioan amaitu beharko dute ordainketa-prozesua, onartuak izateko. Talde trinko baten ordainketa egin nahi duten pertsonek (ikasturte batean bi maila ikasten dira) ordainketa-gutun bat atera beharko dute maila bakoitzeko. 

Eta plaza lortu ez badut? 

Nire eskaera itxaron zerrendan geratzen da eta plaza libreen esleipenean sartuko da, urriaren 4ean. Prozesu horren ostean, beste esleipen bat egongo da eskolan, aurrez aurrekoa.   

Oharra: 2022/2023 ikasturteko Matrikula Ofizialaren informazio guztia 2013ko uztailaren 3ko Aginduan (EHAA 2013-07-22) eta 2022ko uztailaren 1eko Ebazpenean, https://www.euskadi.eus/heo/    web gunean argitaratua, aurki daiteke.   

Matrikula prozesuari buruzko edozein zalantza baduzu, jo hizkuntza eskolara.