Baldintzak

Hizkuntza-eskola ofizialetan matrikulatzeko eskakizun orokorrak

* Hizkuntza-eskola ofizialetan matrikula egiteko, ezinbestekoa izango da matrikula egiten den urtean hamasei urte beteta izatea. Salbuespen gisa, matrikula egin ahal izango dute, baita ere, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan lehen hizkuntza gisa ikasitako hizkuntza ez den beste bat erregimen ofizialean ikasi nahi duten ikasleak, ikasketak hasten diren urtean hamalau urte beteta badituzte.
* Ikasleek ezin izango dute gaztelania ikasteko matrikula egin haien herrialdeetako hizkuntza ofiziala gaztelania bada.
* Aurreko deialdiren batean maila jakin batean matrikulatuta egon diren pertsonek ezin izango dute maila baxuago batean matrikula egin, ez eta gaindituta duten maila batean edo baxuagoan ere. Horretarako, kontuan hartuko dira baita ere aurreko ikasketa-planetan gainditutako mailak, matrikula egiteko unean daudenen baliokideak direnak legez.
* Ikasturte berean eta hizkuntza bererako, ikasleek ezin izango dute a
ldi berean erregimen ofizialean eta librean matrikula egin.

AGINDUA, 2013ko uztailaren 3koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza-eskola ofizialetan ikasleak onartu eta matrikulatzeari buruzkoa.

EBAZPENA, Ikastetxe eta Plangintza zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Hizkuntza Eskola Ofizialetako aurrez aurreko eta erdiprezentzialezko hizkuntza-ikastaro ofizialetan ikasleak 2024-2025 ikasturterako onartu eta matrikulatzeko prozedura deitzen duena