Aurkezpena
Ordiziako Hizkuntza Eskola Ofiziala 2009. urtean sortu zen eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren ardurapean dauden Hizkuntza Eskola Ofizialek osatzen duten sareko kidea da.
Helduei hizkuntzen irakaskuntza eskaintzeko erregimen berezia duen ikastetxe publiko bat da. (Ezinbestekoa izango da matrikula egiten den urtean 16 urte beteta izatea. Salbuespen gisa, matrikula egin ahal izango dute, baita ere, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan lehen hizkuntza gisa ikasitako hizkuntza ez den beste bat erregimen ofizialean ikasi nahi duten ikasleak, ikasketak hasten diren urtean 14 urte beteta badituzte).
Irakasten diren hizkuntza eta mailak ondorengoak dira:
Oinarrizko Maila (A1, A2), Tarteko Maila (B1, B2.1, B2.2)
Oinarrizko Maila (A1, A2), Tarteko Maila (B1, B2.1, B2.2), Maila Aurreratua (C1)