Ikasketa plana

  • 1041/2017 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, Erregimen bereziko hizkuntzen irakaskuntzako curriculumaren oinarrizko gutxienekoak ezartzen dituena eta errege dekretu honetako eta aurreko ikasketa planetako hizkuntzen irakaskuntzako baliokidetzak ezartzen dituena. (BOE, 2017-12-23)
  • 80/2019 Dekretua, maiatzaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan araubide bereziko hizĀ­kuntza-irakaskuntzen ezarpena xedatzen duena, irakaskuntza horietako oinarrizko A1 mailaren, oinarrizko A2 mailaren, tarteko B1 mailaren, tarteko B2 mailaren, C1 maila aurreratuaren eta C2 maila aurreratuaren curriculumarekin batera. (EHAA, 2019-06-26)

Euskal Autonomia Erkidegoan eskaintzen diren mailak, Oinarrizko A1etik Aurreratua C1era artekoak, Hizkuntzen Europako Erreferentzi Markoan (HEEM) ezarritako mailen arabera ematen dira eta sei ikasturtetan antolatzen dira: 

  • Oinarrizko maila, bi ikasturte (A1 eta A2)
  • Tarteko maila B1, ikasturte bat (B1)
  • Tarteko maila B2, bi ikasturte (B2.1 eta B2.2)
  • Maila Aurreratua C1, ikasturte bat (C1)

Ziurtagiriak 

Maila edo ziklo bakoitzaren bukaeran ezarritako frogak gainditzeak dagokion ziurtagiri akademikoa ematen du: 

  • A2 Oinarrizko Mailako Ziurtagiria 
  • B1 Tarteko Mailako Ziurtagiria
  • B2 Tarteko Mailako Ziurtagiria 
  • C1 Maila Aurreratuko Ziurtagiria 

Ziurtagiri horiek ofizialak dira bai Autonomia Erkidegoan bai Estatu osoan.