Matrikula motak

Ofiziala

Matrikula modalitate honek ikasleari klaseetara joateko eskubidea eta obligazioa ematen dizkio, matrikulatutako mailan, talde presentzial edo erdipresentzialean, aukeratutako talde eta ordutegian.

Ikasle ofizialek ikasturte bakoitzeko bi azterketa deialditara aurkezteko eskubidea dute, maiatza/ekaina eta irailean.

 

Librea

Ikasle librea soilik azterketa egiteko matrikulatzen den hura da, azterketa egiteko aukera bakarra du maiatza/ekainean eta ez du klaseetara joateko aukerarik.