Azterketa egutegia 2022ko Maiatza/Ekaina

2022ko ahozko eta idatzizko azterketen egutegia

 

Azterketako protokoloa

 

 

 

OHARRAK
1. NANa, Gidatzeko baimen nazionala edo Pasaporte originala derrigorrezkoa da.

2. Azterketa boligrafo urdinez edo beltzez egin behar da. 

3. Ahozko azterketako eguna, ordua eta ikasgela: IKASGUNEAn publikatuko da. 

4. Idatzizko azterketarako maskararen erabilera gomendatzen da. 

5. Egiaztagiriak. Dagokien mailaren egiaztagiria eskuratzen ez duten ikasleek ziurtagiri akademikoa eskatu ahal izango dute; ziurtagiri horrek jasoko du dagokion urteko deialdian zein trebetasun gainditu dituzten, ebaluazio positiboa lortuta. 

6. Ikasleak bere azterketa berrikusi ahal izateko, emaitzak argitaratu eta hurrengo 48 orduetan egin beharko du eskaera idazkaritzan. Azterketak berrikustea idazkaritzan egindako eskaeran agertzen diren egun eta orduan egingo da.  ESKAERA 

7. Azterketa egiteko baldintza bereziak behar dituztenek Ikasketa Burutzari jakinarazi beharko diote, gutxienez, astebete lehenago, eta nola jardun behar duten adieraziko zaie.