Klaseetara etortzea

Abenduaren 2ko 201/2008 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako ikasleen eskubide eta betebeharrei buruzkoak, ikasle guztiek derrigorrean joan behar dute klasera.

Klasera behin eta berriro ez etortzeak eta justifikaziorik gabe, eskolatze eskubidea eta hurrengo ikasturtean matrikularako lehentasuna galtzea dakar.  Halere, ez da dagokion azterketarako eskubiderik galtzen.

Gehienezko ez etortze kopurua ikasturteko ikastordu guztien ehuneko 25a da (14 ikastegun), gutxi gorabehera.

Ez etortzea aurreikusita badago, gertatu baino lehen justifikatu beharko du irakaslearen aurrean. Ez badago aurreikusirik (gaixotasuna, istripua,...), gertatzen den hilabete amaitu aurretik egiaztagiria aurkeztu egin beharko du, irakaslearen aurrean.

Adinez nagusi diren ikasleen hutsegiteen justifikazioa ikasleak berak egin behar du, edozein lan -harremanetan eskatzen direnen antzeko ziurtagiriak aurkeztuta. Ikasleak irakasleari emango dio ziurtagiria.

Adin txikiko ikasleak

Adin txikiko ikasleen hutsegiteak gurasoek edo tutoreek justifikatu behar dituzte.

Adinez txikia den ikasleak klasea bukatu baino lehen atera behar izanez gero, gurasoek edo tutoreek sinatu beharko diote horretarako baimena.

Irakasleen balizko hutsegiteen kasuetarako, adinez txikia den ikaslearen guraso edo tutoreei bidaliko zaie baimen bat kasu horietan eskolatik atera ahal izateko, gainontzeko ikasleen modura.

Baimen hori behar bezala sinatuta bueltatu beharko dute eskolara. Ahal den guztietan, irakaslearen hutsegitea SMS baten bidez jakinaraziko zaie guraso edo tutoreei, beraiek emandako telefonora bidalita.