2024-2025 ikasturtea

Moodle

Ikastaro erdipresentzialetara sarrera

Moodle en Español: Cambiar el logotipo de la app moodle por otra imagen

 
 
 
 

Bibliografia 2024-2025

* Ingelesa

* Frantsesa

AZTERKETAK, 2023-2024 ikasturteko iraila

Iraila (Ikasle ofizialak)

 

* Azterketak egiteko oinarrizko arauak

Iraileko deialdirako ikasle ofizialen ohiko galderak (FAQs)

  • Irailean zein atal egin beharko litzateke nahitaez? Gorriz agertzen den ataza.
  • Irailean aurkez daiteke laranjas konpentsatzeko moduan dauden trebetasunetara? BAI, eta berdez agertzen direnetara ere bai.
  • Kalte egin dezake irailean ekainean baino nota gutxiago ateratzeak? EZ. Nolanahi ere, bi deialdietako notarik onena hartuko da kontuan.
  • Azken notan %65 lortu baina emaitzean EZ GAI azaltzen bada, akatsa da? EZ. Trebetasunen bat gorriz badago, horrek EZ GAI izatea dakar automatikoki.

AZTERKETAK, azken emaitzak

Emaitzak kontsultagarri Ikasgunean, irailak 9an, 14:00etatik aurrera
1. Ikasgunean sartu erabiltzaile eta pasahitzarekin.

2. Ikaslearen izena azaldu behar du, bestela sakatu “Aldatu Pertsona” eta ikaslearen izena aukeratu.

3. EOI Ordizia HEO ikastetxea azaldu behar du, bestela sakatu “Aldatu Ikastetxea” eta EOI Ordizia HEO aukeratu.

4. Menuan “Jarraipena ikasgelan” aukeratu eta gero “Kalifikazioak”.

 

Probaren ataza bakoitzean lortutako emaitzak erakutsiko dira, eta ataza bakoitzak ondoan hiru kolore hauetako zirkulu bat izango du:

Berdea  –  Gainditua.

Laranja  –  Konpentsagarria (nahikoa da gainerako kalifikazioekin batura egiteko)

Gorria  –  Ez gainditua.

Proba gainditzeko eta GAI kalifikazioa lortzeko, ondorengo bi baldintza hauek bete behar dira:

1. Probaren ataza bakoitza gainditu behar da, gutxienez %50eko puntuazioarekin.

- A1, A2 eta B1 mailetan: 10 puntu (20 puntutatik)
- B2.1, B2.2 eta C1 mailetan: 15 puntu (30 puntutatik)

2. Ataza guztien puntuazioen batuketa %65era heldu beharko da gutxienez.

- A1 eta A2 mailetan: 52 puntu (80 puntutatik)

- B1 mailan: 65 puntu (100 puntutatik)
- B2.1, B2.2 eta C1 mailetan: 97,5 puntu (150 puntutatik)

Berrikuspena

Ikasleak bere azterketa berrikusi ahal izateko, ezinbestekoa izango da emaitzak argitaratu eta hurrengo 3 egun baliodunen barruan eskaera egitea. Eskaera eskolako web orrian dagoen idazkaritza online dagoen Azterketaren berrikuspena inprimakiaren bitartez egin behar da. Azterketak berrikustea idazkaritzan aipatutako egun eta orduan egingo da.

Ikasgunea

ZERTARAKO:
► Hizkuntza Eskolan matrikulatu ahal izateko.
► Matrikularen ordainketa egiteko.
► Azterketen emaitzak eta ahozko probarako deialdiak jasotzeko.
► Jakinarazpenak jasotzeko: hutsegite kopurua, ordutegiak, egutegia,…
► Agiriak eskuratzeko.
 

Zalantzarik bai? Gida kontsulta dezakezu

Iradokizun Postontzia

Bidali eoiordiziaheo@gmail.com helbidera eskolaren funtzionamenduari buruzko iradokizun, hobekuntza proposamen eta kexak. Mila esker

Mailaketa probak

HEOan zein mailatan matrikulatu ez badakizu, hemen duzu hizkuntzan duzun ezagutza maila neurtzeko prozedura:

Mailaketa probak: autoebaluazioa

Telefono zenbaki berria eskolan

   943 899612

Tandem, mintzapraktika Ordizian

Liburutegia

 

Ordutegia:
Astelehena eta asteazkena: 15:15etatik 17:30etara
 
Erabiltzaileak:
Ofizialtasuna galdu ez duten eskolako ikasle ofizialak eta irakasleak

eLiburutegia Interneten bidez eduki digitalen irakurketa errazten duen plataforma bat da. Irakurketa hori streaming bidez, ordenagailuaren bitartez edo gailu mugikorrak direla medio burutu daiteke. Zinea eta ikusentzunekoak online ikusteko aukera ere ematen du eta aldizkarien katalogoa ere kontsultatu daiteke online.